XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Birmoldaketa bi dinamika politiko hauen eraginaz dator baina nire gogoetak bi dinamika hauen arteko elkareraginetan murgilduko dira.

3.1. Europar estatuarteko erakundeak

Europar Elkartearen inguruko erakundeen eraldaketa bat aurreikusgarri da: alde batetik bloke militarren enfrentamendua desagertu da, Warsaw Paktuaren erakundea desegiten ari delarik.

Europako defentsak europar erakunde bat behar omen du europar agintarien ustez (Western European Union bezalako bat, edo NATOren ardatz europarra).

Bestalde eredu politikoen kuestioa dago.

Edialdeko europar estatuak sartaldeko estatuen ereduaren alde demokrazia ordezkaria, botereen banaketa, pluralismo politikoa, giza eskubideen babesa merkatu ekonomia, zuzenbidezko estatua ari dira jotzen eta honen ondorioz europar erakunde politiko baten inguruko proposamenak sortuko dira: seguruenera Europako Kontseiluaren eta Europar Elkartearen zabalkuntza eta eraldakuntza bati ekinez.

Zentzu orokorrean Europako estatuak gero eta barnesartze prozesu sarkorrago batean daude.

Europako Elkartean dagokionez edozein Estatu Europarrak Elkartean partaide bat bezala sartzea eska dezake. Horretarako eskaera Ministrarien Kontseiluari luzatuko dio; honek Batzordeari kontsulta egin ondoren Parlamentuaren gehiago absolutuaren baimena beharko du eta azkenik Estatu Partaide guztien erratifikazioa behar da (19) .

3.2. Europar Elkartearen eredu berria

Europar Elkartean (Kontseilu Europarrean eta Parlamentu Europarrean batez ere) konstituzio politiko bat diseinatzen ari da non eredu federalista pisu berezi bat hartzen ari den.

Eredu federalista (Alemaniako ereduaren antzekoa omen) estatua eta subiranotasun osoaren teoriarekin nekez ezkontzen da eta beraz europar estatu unitarioek eredu berriari trabak jartzen omen dizkiote.

Konstituzio berri hori ez bada gauzatzen orduan gutxienez Tratatuen aldaketa bat soma daiteke, zeinak erabaki prozesuak demokratikoago ta arinago egingo dituen.

Antza denez konstituzio berri posible horrek edo Tratatuen aldaketek gaurko egitura politikoa aldatuko du: eredu berri honoko hau litzateke: Batzordea (Komisioa) botere exekutiboa litzateke, Ministrarien Kontseiluak parlamentuaren kamara gorenaren funtzioak beteko lituzke, lurralde kamararena alegia; Europar Parlamentuak benetako botere araugile eta kontrolatzaile bat bereganatuko luke, eta azkenik Europako Justizi Auzitegia orain arteko errola gordeko luke.

Inkognita, gero ikusiko dugun legez, Kontseilu Europarrean dago.

Gaurko Europar Elkartean botereen banaketa lau adarreko eredua dago: Justizi Auzitegiak zuzenbidea ezarri eta interpretatzen du eta gatazka juridikoak konpontzen ditu, Parlamentuak ia ez du legegintza botererik eta bere kontrol boterea murritza da, Batzordea, estatugaineko organu komunitario jatorra, exekutiboa ...